Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2829

EDIKTUA, 224/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 224/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Credito SA.

Demandatua: George Popa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman du, 2019-04-08an, epaitegi honetako M.ª Eugenia Viguri Arribas epaile magistratuak.

George Popa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko Legearen (1/2000 Legearen) 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean gordailuan eta zainpean uzteko duen kontuan. Kontuaren IBANa hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 (oharrak: 4748 0000 00 0224 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko apirilaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala