Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2826

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 31/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Marta Rodriguez Gonzalezek, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Delitu arinen gaineko 31/2018 judizioan, 2019-02-26an, epaia eman du epaitegi honetako Cristina Vicente Notario magistratuak.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Wilmar Alexander Brand Florez.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran, 2019ko maiatzaren 17an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala