Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2823

EDIKTUA, titulu betearazle ez-judizialei buruz bideratutako 1536/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioa, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: titulu betearazle ez-judizialei buruzko 1536/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Errekurtsogilea: PL Salvador SARL.

Abokatua.

Prokuradorea: Susana Garcia Abascal jauna.

Alderdi errekurritua: Maria Jesus Garcia Casas, Maderas Ignacio Bonilla eta Ignacio Bonilla Renedo.

Gaia: largespen-autoa.

52/19 autoa eman da, 2018ko apirilaren 19an, aipatutako errekurtsoan, eta honela dio xedapen-zatiak:

«Baietsi egiten da PL Salvador SARL-k, Susana García Abascal prokuradoreak ordezkatzen duenak, aurkeztu duen errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak, 2018ko uztailaren 31n, titulu betearazle ez-judizialen 2210124/2003 autoen gainean eman zuen autoaren aurka. Baina zati batean ezeztatzen da, eta ondoriorik gabe uzten da jarduketen largespenari buruzko erabakia. Gorako errekurtso honen kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Beraz, auto honen bidez, goian azaltzen diren jaun-andreek erabaki, agindu eta izenpetu dute. Honen fede ematen dut.»

Ignacio Bonilla Renedo eta Maderas Ignacio Bonilla SL demandatuen egungo bizilekua eta egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala