Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2809

436/2019 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, Alvaro Jose Prada Iñurrategui jauna lau urterako izendatu da, aldi baterako luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Immunologia.

Martxoaren 20eko 470/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Immunologia.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alvaro Jose Prada Iñurrategui jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Immunologia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alvaro Jose Prada Iñurrategui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Immunologia.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2019ko maiatzaren 27a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko maiatzaren 23a.

Donostialdea ESIko zuzendari-gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala