Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2019ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2732

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, gaitasungabetu egiten da «B» motako joko-makinen kokatze-buletinak zigilatzeko.

Aipatutako ebazpenak zuzenen jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Horretarako, hilabete bat egongo da, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpenen testu osoak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzan eskuragarri dituzue (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 28a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala