Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 87/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
87/2019 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenez (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako lau izangaik hasitakoa. Hauek dira aurkaratutako jarduketak: hautaketa-prozedura deitzen duen Ebazpena; hautaketa-prozedurarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratzen duen 2019ko otsailaren 4ko Ebazpena, eta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia onartzen duen 315/1994 Dekretua.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko maiatzaren 27a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.