Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2019ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2730

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 84/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

84/2019 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenez (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako lau izangaik hasitakoa. Hauek dira aurkaratutako jarduketak: hautaketa-prozedura deitzen duen Ebazpena; hautaketa-prozedurarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratzen duen 2019ko otsailaren 4ko Ebazpena; eta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia onartzen duen 315/1994 Dekretua.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko maiatzaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana