Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2019ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2729

IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio publikoaren izapidean jartzen baita alkoholdun edarien, tabako-produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen seinaleztapenari buruzko dekretu-proiektua.

Osasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, alkoholdun edarien, tabako-produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen seinaleztapenari buruzkoa; proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetuko da.

8/2003 Legearen 8.artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, informazio publikoaren izapidean jarriko dira.

Horrenbestez, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jendaurrean jartzen da; horretako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Osasun Sailaren Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendaritzako Adikzioetako Zerbitzuan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus webgunean ere, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan alegia.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.


Azterketa dokumentala