Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2019ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
2709

IRAGARKIA, arkitekto bat lehiaketa-oposizio bidez hautatzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko maiatzaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (90. zenbakia) argitaratu dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko funtzionarioen plantillako arkitekto plaza bat lehiaketa-oposizio bidez hautatzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Lanpostua Administrazio Berezikoa da, goi mailako teknikari azpieskala, A1 sailkapen taldea, 25. maila, nahitaezko 3. HE.

Deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdi honetan parte hartzeko eskaerak.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 14a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala