Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2689

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019ko apirilaren 12ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, sailburu berberaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitaratzen da.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuetarako deialdiak egin ziren. Agindu horren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, sailburu berberaren 2019ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, aipatutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitaratzen da.

Agindu honen bitartez aldatzen da izendatutako epaimahai bateko burua; parte hartzea eragozten duten gorabeherengatik.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ondorengo terminoetan aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 12ko Agindua (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, sailburu berberaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitaratzen da):

– I. eranskinean, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan, 2019/2061 (44/36) eta 2019/2061 (36/44) orrietan, Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntza espezialitateko A079 epaimahaiburu titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:

«Retegui Plazaola, Miren Arantzazu»

Hau esan behar du:

«Iturrioz Beraza, Yone Miren»

Bigarrena.– Agindu honetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion salan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala