Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2656

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2019ko maiatzaren 6ko Ebazpena, 01-SE-K-2019-04 zehapen-prozedura ebazten duena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen hilabetekoa izango dela zehapena ordaintzeko epea, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, espediente-zenbakia (01-SE-K-2019-04) eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 17a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala