Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2649

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioaren 396/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) lehen auzialdiko epaitegian, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 396/2017 prozedura bideratu da David Daniel Yopo jaunaren aurka, Isabel Zubimendi Zabalo andreak eskatuta. Prozedura horren gaineko epaia eman da, eta idazpuruan eta epaitzan kopiatu da. Honako hau da epaia:

37/2019 EPAIA

Epailea: Leyre Perez Rodriguez.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Isabel Zubimendi Zabalo.

Abokatua:

Prokuradorea:

Alderdi demandatua: David Daniel Yopo.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren xedea: adostasun gabeko dibortzioko demanda.

Nik, Leyre Pérez Rodríguez andreak, Azpeitiko barruti judizialeko lehen auzialdiko epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren alderdien adostasun gabeko 396/2017 dibortzio-autoak aztertu ditut. Demandatzailea Ana Isabel Zubimendi Zabalo andrea da, auzitegiko prokuradoreak ordezkatzen du eta letradua dauka; demandatua David Daniel Yopo jauna da, baina auzi-ihes prozesalaren egoeran dago. Fiskaltzak esku hartu du dibortzio honetan.

EPAITZA

Osorik baietsi da Ana Isabel Zubimendi Zabalo andreak, auzitegiko prokuradoreak ordezkatuta, jarri duen demanda auzi-ihes prozesalaren egoeran dagoen David Daniel Yopo jaunaren aurka. Horrenbestez, ezkontza dibortzio bidez desegin dela adierazten dut; adierazpen horren ondoriozko erabakiak hartuko dira, eta honako neurri hauek ezartzen dira:

Ana Isabel Zubimendi Zabalo andreari ematen zaio, modu esklusiboan, bikoteak dituen seme-alaba adingabeen guraso-ahala, baina titulartasuna biena izango da.

Zubimendi Zabalo andreari ematen zaio bikoteak dituen seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza; aitari ez zaio bisita-araubiderik eta egonaldirik ezartzen.

David Daniel Yopo jaunak hilean 400 euro ordaindu beharko ditu seme-alaba adingabeen mantenu-pentsiorako; seme-alaba bakoitzeko 200 euro ordainduko ditu. Dirua hilaren lehenengo 5 egunetan sartuko da Zubimendi Zabalo andreak berariaz ematen duen kontu korrontean. Zenbatekoa urtero eguneratuko da KPIaren arabera.

Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.

Familiaren bizilekua zen etxebizitza seme-alaba adingabeek erabiliko dute, baita haiekin bizi den gurasoak ere, hau da, Ana Isabel Zubimendi Zabalo andreak.

Ezkontideak bananduta bizi daitezke. Ezkontideak elkarrekin bizi direlako presuntzioa bertan behera geratzen da, eta baliorik gabe geratzen dira ezkontideetako batek besteari emandako baimenak eta botereak.

Ezkontzaren araubide ekonomikoa desegin da.

Prozesuko kostuen gainean ez da erabaki berezirik hartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztu behar da Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (...) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02 – Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: aurreko epaia eman, irakurri eta argitaratu du hura eman duen epaileak, egun horretan entzunaldi publikoa egin ostean. Nik, Justizia Administrazioko letraduak, horren fede ematen dut Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpian.

David Daniel Yopo demandatuari legean agindutako moduan jakinarazteko balio dezan, agiri hau ematen eta sinatzen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko martxoaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala