Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2648

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, tokiko herri-administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dira – 2019. urtea (EHAA, 2019-05-13).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haien zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenean, zeinaren bidez tokiko herri-administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira – 2019. urtea. Ebazpen hori 2019ko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (88. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2019/2221 (72/4) orrialdean, aipatutako laguntza programaren oinarriez ari denean, 1. puntuko 1.4 atalean (Programaren helburua, deskribapena eta dirulaguntzen izaera), 651/2014 Erregelamenduaren honako artikulu hau ez da idatzi:

«49. artikulua: Ingurumen alorreko azterlanak egiteko dirulaguntzak».

Bilbao, 2019ko maiatzaren 24a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala