Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2647

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 9koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren, 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak ematen zaizkie, 2018ko ekitaldian funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektua eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaindu ditzaten.

Lehenengoa.– Kontsumobideko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2018ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Bigarrena.– 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenean ezarritako aldian, Kontsumobiden jaso ziren erakunde hauek –dagozkien zenbatekoekin– eginiko laguntza-eskaerak, aipatutako ebazpenari helduta.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Kontsumobideko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza hauek eman ziren:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB)

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Alkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren 16. artikuluaren arabera, dirulaguntzaren % 75 aldeko ebazpena eman zenean ordaindu zen, eta gainerako % 25a gastua justifikatzean ordaintzeko geratu zen.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunek eman zaien dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu dute, eta desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta dirulaguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE:

2. lerroan ez dute justifikatu onartutako aurrekontu osoa, eta ez dute egin 4. lerroari buruzko berrikuntza teknologikoko proiekturik.

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB)

Ez dute egin 3. lerroari buruzko kontsumo-proiektua. Horretarako, 5.100 euroko aurrekontua onartu zen, eta 3.570 euroko dirulaguntza eman zitzaion.

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Alkartea – ACUV/EKA

Ez dute egin 3. lerroari buruzko kontsumo-proiektua. Horretarako, 7.997 euroko aurrekontua onartu zen, eta 2.100 euroko dirulaguntza eman zitzaion.

(Ikus .PDF)

Seigarrena.– 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren 17. artikuluak ezartzen duenez, gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, dirulaguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla egiaztatzen denean izan ezik. Kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, eta benetan gastatutako diru-zenbatekoari aplikatuko zaio dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaion ehunekoa.

Zazpigarrena. – EKEren laguntza juridikoko 2. lerroaren kasuan, % 25etik gorako desbideratzea aurkitu bada ere, ulertzen da dirulaguntzaren xede guztiak bete direla. Hori dela-eta, emango den dirulaguntza kalkulatzeko kopuruari (aurrekontuan jasotakoari) aplikatu zitzaion ehuneko bera aplikatu zaio benetan gastatu den kopuruari.

Gainerako desbideratzeetan –EKEren 4. lerroa, EHKBren 3. lerroa eta ACUV/EKAren 3. lerroa–, ez da egin laguntzarik ematea justifikatuko lukeen inolako ekintzarik; beraz, 17.4 artikulua aplikatuta, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da jarduera-lerro horietan.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, honen bidez, Kontsumobideko zuzendariak honako hau

XEDATZEN DU:

1.– Aldatzea Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoari (EKE), Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunari (EHKB) eta Euskal Kontsumitzaileen Alkarteari (ACUV/EKA) 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez eman zitzaizkien zenbatekoak, kontzeptu eta kopuru hauetan:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB)

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Alkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala