Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2640

44/2019 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, erabaki bat argitaratzea xedatzen duena. Erabaki horren bidez, baimena ematen da bigarrenez aldatzeko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutirainoko oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko.

2019ko maiatzaren 14ko bileran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa bigarrenez aldatzeko baimena ematen duen erabakia, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko. Horrenbestez, erabaki horri publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Erabakiaren testua argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; erabaki horren bidez, baimena ematen da Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa bigarrenez aldatzeko, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 14KO 44/2019 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2019KO MAIATZAREN 14KOA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA BIGARRENEZ ALDATZEA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO GOMENDIOA, OINEZKOENTZAKO ETA BIZIKLETETARAKO KONEXIO-BIDE BAT ERAIKITZEKO RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREAREN HERRERAKO GELTOKITIK PASAIAKO TRINTXERPE BARRUTIRAINO

Pasaiako Trintxerpe auzotik Herrerako geltokira bitarteko konexio-bidea eta sarbideak hobetze aldera, eta, hartara, Lasarte-Hendaia lineako Loiola-Herrera zatiko obrak bukatu ondoren hartutako konpromisoa beteko, honako hitzarmen hau sinatu zen 2016ko maiatzaren 12an: «Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Pasaiako Portu Agintaritzaren artekoa, helburu duena portu-hiri harremana hobetzea eta haien ingurunean hiria bere onera ekartzea oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eginez Red Ferroviaria Vasca- Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko». Hitzarmen horretako obren bidez, trenbide-garraiorako sarbideak hobetuko dira, eta Herrerako geltokiak hartzen duen bidaiari-kopurua eta garraio publiko jasangarria erabiltzen dutenena handituko da.

Hortaz, behin proiektu hori egin beharra azalarazita, 2016ko maiatzaren 17ko bileran, Gobernu Kontseiluak Euskal Trenbide Sarearen gomendio utzi zuen Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutirainoko oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzea, 2016ko maiatzaren 12ko lan-hitzarmena oinarritzat hartuta eta Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren babespean, non ente horren helburuen artean honako hau jasotzen baita: Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari atxikita dauden azpiegituren kudeaketari dagozkion eginkizunak, zein ere den kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, beti ere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada»; trenbide-garraioko azpiegituratzat hartuko dira Batzordearen ekainaren 9ko 851/2006 Erregelamenduko I. eranskinean bildutakoak, eta, han, berariaz aipatzen dira ibiltokiak eta sarbideak.

2016ko maiatzaren 17an onartutako gomendioaren hirugarren apartatuan jasotako jarduketetarako aurreikusi zen kostua bost milioi eta bostehun mila eurokoa da.

Obrak hasi ostean, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak obren bilakaerari buruz planteatutako jarraibideak oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak, 2017ko abenduaren 26ko saioan, baimena eman zuen Red Ferroviaria Vasca / Euskal Trenbide Sareari 2016ko maiatzaren 17an egin zitzaion gomendioa aldatzeko, adostutako aurrekontu-banaketa egokitu behar baitzen lanen egikaritze-mailaren arabera, kontzeptu eta urteko kuota hauek oinarritzat hartuta:

(Ikus .PDF)

2018ko ekitaldian obrak amaitu ostean, eta likidatzeko daudela obren zuzendaritzarekin lotutako alderdiak eta Pasaiako Portu Agintaritzari ordaindu beharreko tasak, gomendioa bigarrenez aldatu behar da. Aldaketa horretan, hauek jaso behar dira: gomendioan azaldutako jarduketen aurreikusitako kostua txikitzea, eta lanen egikaritze-mailaren araberako beste aurrekontu-banaketa bat. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 4.– Obren finantzaketa deritzon puntua aldatzea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendioan, zeina 2016ko maiatzaren 17an onartu eta 2017ko abenduaren 26an aldatu baitzen, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutiraino.

Bigarrena.– Gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak aipatutako erabakiaren eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

4.– Obren finantzaketa.

Gomendio honen hirugarren apartatutan zehaztutako obretarako aurreikusitako kostua lau milioi bederatziehun eta hogeita hamabost mila eta hamazazpi euro eta berrogeita zortzi zentimokoa (4.935.017,48) izango da, barnean hartuta obraren egikaritzea eta behar den laguntza teknikoa, betiere aipatutako hitzarmenaren hirugarren klausulako laugarren puntuan ezarritakoari jarraituz, eta kontzeptu eta urteko kuota hauek oinarritzat hartuta:

(Ikus .PDF)

Lan horietan aldaketarik izanez gero eta aldaketok zenbateko hori handitzea ekarriz gero, gomendio hau ere aldatu beharko da, Euskal Trenbide Sareak lanen aldaketei oniritzia eman baino lehen.

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.


Azterketa dokumentala