Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2632

419/2019 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinak aldi baterako izendatzen baitu Eva María Zapata Morcillo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Sanitarioko Digestio Aparatuko buru, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin.

Azaroaren 6ko 2000/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Zerbitzu Sanitarioko Digestio Aparatuko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Eva María Zapata Morcillo andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Zerbitzu Sanitarioko Digestio Aparatuko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eva María Zapata Morcillo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Zerbitzu Sanitarioko Digestio Aparatuko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterako izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2019ko maiatzaren 20etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitzean utziko du postua, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko maiatzaren 16a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala