Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2503

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ibilgailu bat dagoen lekutik eramateko errekerimendua.

Errekerimendu horrek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen den ibilgailua ibilgetu edo bide publikotik kendu zenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailua dagoen lekutik eraman behar duzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluak 1. apartatuko a) idatzi-zatian eta azken tartekian (testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Bigarrena.– Jakinarazten dizugu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizukeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailua eraman ezean, ibilgailuaren Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen den interesatuak jakin dezan, horrentzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 2a.

Arabako Trafiko Lurralde Bulegoko arduraduna,

ELISA VICANDI MARCAIDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala