Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2502

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumoko SAN-20A001-42-2019 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da 34082826Tri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2019ko apirilaren 9an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.

Legezko ohartarazpenak:

15 eguneko epea dago haste-erabakia ikusteko, egoki iritzitako nahi beste alegazio, dokumentu edo informazio formulatzeko eta ekartzeko, eta frogaldia ireki dadila eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztergai izango da Kontsumobideren Donostiako bulegoan (Easo kalea 10).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala