Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2501

JAKINARAZPENA, ordainketa zatitzeko ebazpen batzuei buruzkoa.

Jarraian adierazten diren administrazio-egintzaren jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin pertsona interesdunei.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, behar bezala egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpenak egindakotzat joko dira, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

ERANSKINA
ORDAINKETAK ZATITZEKO EBAZPENEI BURUZKO JAKINARAZPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala