Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2479

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den ebazpen bat, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, onetsi egiten da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda; eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira. Prozedura horretarako deia 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egin da, zeinak onartzen eta argitaratzen baitu Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako eta Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez bete beharrekoak, betetzeko deialdia (C171).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea ebazpen bat Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko maiatzaren 24an argitaratuko dela. Ebazpen hori Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten du, eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen ditu. Prozedura horretarako deia 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egin da, zeinak onartzen eta argitaratzen baitu Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako eta Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez bete beharrekoak, betetzeko deialdia (C171).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala