Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2478

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den ebazpen bat Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, onetsi egiten da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira. Prozedura horretarako deia 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egin da, zeinak onartzen eta argitaratzen baititu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako eta Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen aske (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketa (C169 eta C170) bidez bete beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian 2019ko maiatzaren 24an argitaratuko dela jakinaraztea. Ebazpen hori Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten du eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen ditu. Prozedura horretarako deia 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egin da, zeinak onartzen eta argitaratzen baititu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako eta Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen aske (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketa (C169 eta C170) bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala