Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2474

994/2019 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, aldi baterako izendatzen baita Julia Barroso Niso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Paziente Kroniko eta Patologianitzekoaren atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako ESIko zuzendari gerentearen apirilaren 6ko 1218/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Paziente Kroniko eta Patologianitzekoaren atalburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu den eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Julia Barroso Niso andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Paziente Kroniko eta Patologianitzekoaren atalburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julia Barroso Niso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Paziente Kroniko eta Patologianitzekoaren atalburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 10a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala