Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2019ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2459

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez udal musika-ikastegiei 2018ko dirulaguntzak ematen baitzaizkie, Udal musika-ikastegietarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 27ko Aginduari jarraituz.

2018ko abenduaren 13an, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 27ko Agindua, Udal musika-ikastegietarako dirulaguntzen deialdia egiten duena 2018ko ekitaldirako, hain zuzen ere 2017-2018 ikasturtean izandako kostuak partez finantzatzen laguntzeko.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ebaluatu ditu aurkeztutako eskaerak, aginduaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta, betiere, jarduketa guztietan errespetatuz oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ezarritako prozedura. Ebaluazio horren emaitza ikusita, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak –horretarako izendatu baitzen aipatutako artikuluarekin bat etorriz– ebazpen-proposamena egin eta helarazi zion Hezkuntzako sailburuordeari, hautaketa-prozesuan onartutako eskaerei dirulaguntzak eman eta ukatzeko.

Hezkuntzako sailburuordeak proposamena jaso ondoren, eta aginduaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz, sailburuordeak berak ebatziko ditu eskaerak eta erakunde interesdunei jakinaraziko dizkie. Horretarako, lau hilabeteko epea izango du gehienez, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei ematea udal musika-ikastegiei zuzendutako dirulaguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera, 2017-2018 ikasturteko kostuak partez finantzatzeko, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 27ko Aginduaren 13. artikuluarekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.

2. artikulua.– II. eranskinean ageri den erakunde eskatzaileari ukatzea dirulaguntza, 2018ko abenduaren 27ko Aginduaren 3 a) artikuluan ezarritako parte-hartze betekizunekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren proposamenez.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako betekizunei dagokienez, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 27ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala