Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2419

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko apirilaren 5ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, Udaltzaingoaren oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda ireki baten bitartez sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda ireki baten bitartez sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiteko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 5eko Ebazpenaren testuan (2019ko apirilaren 15eko EHAA, 73. zk.). Hori dela eta, zuzenketak egiten dira ondoren:

2019/1899 (31/1) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– 2 lanpostu Abanto-Zierbenako udalerako, biak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta biak derrigortasun-data iraungita.»

Baina honela esan behar du:

«– 2 lanpostu Abanto-Zierbenako Udalerako, biak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta batak derrigortasun-data iraungita eta besteak derrigortasun-data iraungi gabe.»

2019/1899 (31/5) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– 13 lanpostu Santurtziko Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta 11k derrigortasun-data iraungita izango dute.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19, Osagarri espezifikoa: 19.494 euro/urtekoak, 2019ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»

Baina honela esan behar du:

«– 13 lanpostu Santurtziko udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita izango dute.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15, Osagarri espezifikoa: 15.102 euro/urtekoak, 2019ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»

2019/1899 (31/7) orrialdean, bigarren oinarrian, 1.i) apartatuan,

honela dio:

«Arrasateko udalerako, 5 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, plazak esleitzeko Epaimahai kalifikatzaileak adierazitako epea baino egun bat lehenago indarrean.»

Baina honela esan behar du:

«Arrasateko Udalerako, 5 lanpostuetarako:

A1 gidabaimena, karrerako funtzionario-izendapena baino lehen.

E gidabaimena, plazak esleitzeko Epaimahai kalifikatzaileak adierazitako epea baino egun bat lehenago indarrean.»

2019/1899 (31/8) orrialdean, bigarren oinarrian, 1.i),

honela dio:

«Errenteriako udalerako, 7 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, karrerako funtzionario izendapena baino lehen.

C1 eta E, karrerako funtzionario izendapena baino lehen.»

Baina honela esan behar du:

«Errenteriako Udalerako, 7 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, praktikaldia hasi eta hurrengo sei hilabeteko epean indarrean, behin prestakuntza-ikastaroa gainditua izanda.»

C1 eta E gidabaimena, praktikaldia hasi eta hurrengo sei hilabeteko epean indarrean, behin prestakuntza-ikastaroa gainditua izanda.»

2019/1899 (31/8) orrialdean, bigarren oinarrian, 1. i) atalean,

honako hau gehitu behar da:

«Irungo Udalerako, 13 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, prestakuntza-ikastaroaren lehenengo egunean indarrean.»

2019/1899 (31/8) orrialdean, bigarren oinarrian, 1.i) apartatuan,

honako hau kendu behar da:

«Urretxuko Udalerako, 2 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, plazak esleitzeko Epaimahai kalifikatzaileak adierazitako epea baino egun bat lehenago indarrean.

A gidabaimena, plazak esleitzeko Epaimahai kalifikatzaileak adierazitako epea baino egun bat lehenago indarrean.»

2019/1899 (31/8) orrialdean, bigarren oinarrian, 1.i) atalean,

honela dio:

«Zarautzeko udalerako, 2 lanpostuetarako:»

Baina honela esan behar du:

«Zarauzko Udalerako, 3 lanpostuetarako:»

2019/1899 (31/24) orrialdean, I. eranskina- Gai-zerrenda,

honela dio:

«4.– Datu pertsonalak babestea: kontzeptuak edo definizioak. Datuak babesteari buruzko printzipioak. Pertsonen eskubideak (sartzea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea). Sekretu-eginbeharra eta dauten komunikazioa.»

Baina honela esan behar du:

«4.– Izaera pertsonaleko datuen babesa. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak».

2019/1899 (31/3) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– Lanpostu 1 Derioko Udalerako, 2 (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.»

Baina honela esan behar du:

«– Lanpostu 1 Derioko Udalerako, 2 (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungi gabe.»

2019/1899 (31/5) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– 2 lanpostu Ortuellako Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta 1ek derrigortasun-data iraungita.»

Baina honela esan behar du:

«– 2 lanpostu Ortuellako Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungi gabe.»

2019/1899 (31/5) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– 13 lanpostu Santurtziko Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta 11k derrigortasun-data iraungita izango dute.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19, Osagarri espezifikoa: 19.494 euro/urtekoak, 2019ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»

Baina honela esan behar du:

«– 13 lanpostu Santurtziko Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita izango dute.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15, Osagarri espezifikoa: 15.102 euro/urtekoak, 2019ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»

2019/1899 (31/6) orrialdean, lehenengo oinarrian,

honela dio:

«– 2 lanpostu Zallako Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 15ek derrigortasun-data iraungita.»

Baina honela esan behar du:

«– 2 lanpostu Zallako Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.»

Arkauti, 2019ko maiatzaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala