Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2266

AGINDUA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioen arteko Euskal Autonomia Erkidegoko lekualdatze-lehiaketa, Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko urriaren 25eko Aginduaren bidez deitu izan dena.

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52., eta 53. artikuluekin bat etorriz, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generiko hutsak betetzeko Auzitegiko Medikuen Kidegoarentzako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin duen 2018ko urriaren 25eko Aginduaren arabera (2018ko azaroaren 16ko EHAA eta BOE), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa ebaztea, eta I. eranskinean adierazitako Auzitegiko Medikuen Kidegoko karrerako funtzionarioari esleitzea deialdian jasotako lanpostua.

Bigarrena.– Bete gabe uzten dira II. eranskinean adierazitako lanpostuak.

Hirugarrena.– Lortutako lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun baliodunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun baliodunekoa beste autonomia-erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa. Azken kasu horietan, epea hilabetekoa izango da, bai lanpostua jatorrikoa bada bai destinoko bada. Plazaren esleipendunak plazaren jabetza hartzearekin batera zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei egun baliodunekoa izango da.

Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da funtzionarioaren herritzat: zerbitzua ematen diharduen hura. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.

Jabetza hartzeko epe hori lanpostutik kentzen den egunaren biharamunean hasiko da kontatzen, eta lanpostutik kentze hori lehiaketaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan gauzatu beharko da.

Lehiaketan lortutako lanpostuari dagokionez eskumena duen administrazioak ordainduko du lanpostuaz jabetzeko epea.

Ebazpenak badakar zerbitzu aktiboan berriro hastea sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko borondatezko eszedentziatik, interes partikularrengatiko eszedentziatik, familia batzeko borondatezko eszedentziatik edo funtzioen etenean izatetik, jabetzea egiteko epea argitaratze horretatik aurrera zenbatu beharko da.

Interesdunei eman zaizkien baimenak eta lizentziak (oporraldiak barne) bukatzen direnean hasiko da lanpostuaz jabetzeko epeen zenbaketa.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio, eta, aurka egiteko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Bestela, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluek ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala