Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2019ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2102

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez (2019ko otsailaren 15eko EHAA, 33. zk.), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun albumetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Maria Carmen Fernández González.

– Enrique Martinez-Inchausti Portu.

– Josune Muñoz San José.

– Koldobika Azpitarte Orroño.

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala