Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2019ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2097

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarenaLanbide, zeinaren bidez argitaratzen baita langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko deialdiak 7.4 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak. Deialdi hori Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu duela ekimen hau, Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala