Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2019ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2055

IRAGARKIA, 2019ko apirilaren 15ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.

Saiatuta ere ez da lortu eranskinean jasotako ebazpenak jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko. Hamabost egun balioduneko epea izango dute (gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea), agertzen direnetik, edo, agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 15a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana