Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2019ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2047

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2018. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VI. Lehiaketaren sariduna nor den argitaratzen baita.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2018. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VI. Lehiaketarako (urriaren 9ko EHAA, 195. zenbakia).

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea Estibaliz Linares Bahillo andreak aurkeztutako hautagaitzari, hain zuzen ere, «El Iceberg Digital Machista. Análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales que se reproducen en la natividad digital de la CAE» izeneko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanari. Lan hori 2018. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VI. lehiaketan aurkeztu zen.

Bigarrena.– Hautagaitzaren saridunari hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testua euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badu, sariari uko egiten diola ulertuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea sarituak izan ez diren ikerketa-lanen egileei lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana