Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1942

EDIKTUA, epekako salmenta-kontratua ez betetzeagatik bideratutako 705/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: epekako salmenta-kontratua ez betetzeagatik bideratutako 705/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cajamar Caja Rural Sociedad Cooperativa de Credito.

Abokatua.

Prokuradorea: Francisco Abajo Abril.

Demandatua: Roberto de Paz Martin, Araba Foods 21, SL eta Teknicaps Technologies, SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-31n. Hona hemen epaitza:

37/2019 Epaia

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Cajamar Caja Rural Sociedad Cooperativa de Credito.

Abokatua: D./D.ª

Prokuradorea: Francisco Abajo Abril.

Alderdi demandatua: Roberto de Paz Martin, Araba Foods 21, SL eta Teknicaps Technologies, SL.

Abokatua: D./D.ª

Prokuradorea: D./D.ª

Judizioko gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Baiesten dut Abajo Abril prokuradoreak Cajamar Caja Rural, Sociedad Cooperativa de Creditoren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Teknicaps Technologies, SL, Roberto de Paz Martín eta Araba Foods, 21 SLren aurkakoa. Horrenbestez,

1.– Baliogabetzat jotzen dut, ordaintzeko betebeharrak ez bete izanagatik, alderdien arteko finantza-errentamenduaren kontratua, 2016ko maiatzaren 30ean emandako finantza-errentamenduaren merkataritzako poliza-kontratuaren bidez sinatua, eta, aurreko adierazpenean oinarriturik, agintzen dut ezereztea bai finantza-errentamenduaren eta bai prozeduraren xede den finkaren gainean sortutako erosteko aukeraren erregistro-inskripzioa; manamendua eman bekio Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileari agindu horrekin epaia betetzeko.

2.– Aipatutako entitate demandatuari agintzen diot berehala itzul dezala finantza-errentamenduaren xede den ondasun higigarria (demandaren lehenengo egitatean deskribatua), zeina errentan utzi baitzion auzi-jartzaileak finantza-errentatzaileari.

3.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLren 444 in fine artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Balmaseda Araba Foods, 21 SL eta Teknicaps Technologies, SL demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana