Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1934

AGINDUA, 2019ko apirilaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Urkiolako Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari behin-behineko onespena emateko dena.

2016ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez, Urkiolako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onesteko espedienteari hasiera ematea erabaki zen.

Plan horrek Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien aldez aurreko txostenak jaso zituen, eta, geroago, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina (NKLTB) onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.b) artikuluak ezarritako interesdunen entzunaldia bete zuen.

Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordearen 2018ko ekainaren 7ko bilkuran, Natura Baliabideak Antolatzeko Planaren berri eman zen, eta onetsi egin zen. Halaxe egiaztatzen da 2018ko ekainaren 8an emandako txostenean.

Geroago, NKLTBaren 7. artikuluaren c) atalean ezarritakoa betetze aldera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2018ko ekainaren 8an emandako Aginduaren bidez, Urkiolako NBAPari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko informazioaldia bete zuen.

Jendaurreko informazioaldiaren emaitza ikusita, horren ondorioz dokumentuan egin beharreko aldaketak egin ondoren, eta NKLTBaren 7.d) artikuluak esleitzen didan eskumena baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Urkiolako Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari behin-behineko onespena emateko agintzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak Urkiolako Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari buruzko txostena ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala