Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1917

IRAGARKIA, 407/2018 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren – ZULUP unitatearen aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Rosa Maria Castaño Perezek, 407/2018 zenbakiko Prozedura Laburtuen izapidearekin burutzen dena, Osakidetza – Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko apirilaren 26an hartutako Erabakiaren aurrean, zeinaren bidez ezetsi egiten baita estatutupeko langile finko modura, txanda irekian, Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea eta Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak) Osakidetza – Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoarekin, I. eranskinean jasotzen diren esleipendunak izendatzeko (2014-2015eko LEP) Osakidetza – Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1545/2017 Ebazpenaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, balizko hirugarren interesdunei dei egiten zaie, jakinaraziz aipatutako prozedura judizialera agertu eta bertaratu daitezkeela bederatzi eguneko epearen barnean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak ezezagunak izanik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LOPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala