73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1913
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedientetan instruktoreak emandako ebazpen-proposamenak, Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeari dagokionez eginiko arau-hausteekin lotuta.
Ebazpen-proposamen horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatuko dituzten frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 1a.
Instruktorea,
IGNACIO MARTIJA LÓPEZ.