Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1910

EDIKTUA, 435/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 435/2018 prozedura arrunta bideratu da, Remedios Arruabarrena Irastorzak eskatuta, Juan Francisco Gomez Gonzalezen jaraunsle, oinordeko eta kausadunen aurka. Bada, epaia eman da prozedura horretan; hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Álvarez prokuradoreak Remedios Arruabarrena Irastorzaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Juan Francisco Gómez Gonzálezen jarunsle, oinordeko eta kausadunen aurkakoa. Horrenbestez, erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Deklaratzen dut demandatzailearena dela honako finka honen jabetza, salerosketa-titulu bidez eskuratu baitu: Donostiako 2. Jabetza Erregistroko 6.728 zenbakidun finka, Donostiako Loiola kaleko 4. zenbakiko etxean dagoena, 4. solairuko ezkerreko eta eskuineko etxebizitzan.

2.– Agindua ematen dut ezereztu dadin erregistroan Juan Francisco Gómez Gonzálezen aldeko jabari-inskripzioa, Donostiako 2. Jabetza Erregistroko 6.728 zenbakidun finkari dagokiona. Epai honen arabera, horrenbestez, Remedios Arruabarrena Irastorzaren alde inskribatu behar da aipatutako jabari-eskubidea.

3.– Kostuak ez dizkiet demandatuei ezartzen, ez baitute demandaren aurka egin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1845 0000 04 0435 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemeretziko martxoaren hogeita bederatzian.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere, legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

Juan Francisco Gomez Gonzalezen jararunsle, oinordeko eta kausadunei legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu egin eta sinatzen dut, Donostian, bi mila eta hemeretziko apiriilaren bian.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala