Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1905

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2018ko apirilaren 13ko Ebazpeneko hutsak. Ebazpen horren bidez argitaratzen da lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzen onuradun gertatu diren erakundeen zerrenda, 2017. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzen deialdia, 2017. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (2018ko maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten da.

– 2018/2431 orrialdean (28/1), Ebatzian, paragrafo bat gehitzen da:

Hau dio:

«EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako 2016ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2017 Dekretuaren esparruan.»

Baina hau esan behar du:

«EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako 2017ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2017 Dekretuaren esparruan.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.»

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala