Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AGURAINGO UDALA
1900

IRAGARKIA, enplegu publikoaren 2019ko eskaintzari buruzkoa.

Aguraingo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko martxoaren 25eko bilkuran, erabaki zuen Aguraingo Udaleko enplegu publikoaren 2019ko eskaintza onartzea, bertako lanpostuen zerrendako lanpostu hauek barnean hartuta.

- Aguazilen lanpostu bat, D taldea (C2), apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluarekin bat, administrazio bereziko eskala, zerbitzu espezifikoetako azpieskala, lanpostu-mailako 22. osagarria, funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera.

- Liburuzainen lanpostu bat, C taldea (C1), apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluarekin bat, administrazio bereziko eskala, zerbitzu espezifikoetako azpieskala, lanpostu-mailako 22. osagarria, funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera.

Denek jakin dezaten ematen da hau argitara.

Agurain, 2019ko apirilaren 4a.

Alkatea,

IÑAKI BERAZA ZUFIAUR.


Azterketa dokumentala