Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1858

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 804/2018 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 804/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: El Encinar de Humienta S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Carnicas Mohamed Rahmi S.C., Houda Syassi eta Mohamed Rahmi.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-25ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak EL Encinar de Humienta SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Carnicas Mohamed Rahmi S.S., Mohamed Rammi eta Houda Syassiren aurkakoa. Hori dela eta, demandatzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 295.473,02 euro, Kode Zibilaren 1108. artikuluari dagokionez 1101. artikuluan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak; eta, ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen direnei dagokienez, PZLaren 576. artikuluan zehazten diren interesak. Halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:0072000004080418. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02 – Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Carnicas Mohamed Rahmi S.C., Houda Syassi eta Mohamed Rahmi demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala