Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1857

EDIKTUA, 171/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 171/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mtm Investments Partners 2020, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Construcciones Madni Star, S.L.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguez, Justiziako Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman zen 2019ko martxoaren 20an; epai horren idazpuruak eta epaitzak hau diote, hitzez hitz:

Ikusi ditut, epaitegi honetan diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratu den 171/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Alejandro Parra Garcíak eskatu du, «Mtm Investments Partners 2020, S.L.» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Construcciones Madni Star, S.L.ren aurka.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioaren demanda, Alejandro Parra Garcíak Mtm Investments Partners 2020, S.L. ordezkatuz jarritako demanda, auzi-ihesean den Construcciones Madni Star, S.L.ren aurka, eta, horrenbestez, demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot berariaz.

Construcciones Madni Star, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala