Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1853

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 42/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 42/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Iberdrola Clientes SAU.

Demandatua: Jesus Corral Gonzalez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko martxoaren 26an, nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Epaitegi honetan izapidetzen ari da 42/2018 judizio arruntaren prozedura, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019-03-26an.

Jesus Corral Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2019ko martxoaren 26a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala