Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1852

EDIKTUA, zuzenbide zibileko prokuradore baten kontuari buruzko 18/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: zuzenbide zibileko prokuradore baten kontuari buruzko 18/2017 prozedura.

Demandatzailea: Juan Carlos Fernández Sánchez.

Abokatua.

Prokuradorea: Juan Carlos Fernández Sánchez.

Demandatua: Nogui Paul Ibarra Rodriguez.

Gaia: kontuen zina.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2019-03-21ean, eta honako hauek dira xedapenak:

1.– Amaitutzat ematen da intzidente hau, Juan Carlos Fernandez Sanchez prokuradoreak Nogui Paul Ibarra Rodriguezen aurka egindako instantziaz hasitakoa, 153,32 euro erreklamatzeko, aurkeztutako kontuaren arabera.

2.– Helaraz bekio hau hartzekodunari, hala badagokio, betearazpena agindu dezan.

Nogui Paul Ibarra Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko martxoaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala