Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1848

EDIKTUA, ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpenari buruzko 387/2018 hitzezko judizioko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpenari buruzko 387/2018 hitzezko judizioko apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Errekurtsogilea: Javier Arauzo Angulo.

Abokatua: Julio Vitorica Balsebre.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Alderdi errekurritua: Edorta Uriarte.

Gaia: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-12-04an. Hona hemen epaitza:

Ezesten dut Javier Arauzo Anguloren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2017ko 288 hitzezko judizioan 2018ko otsailaren 9an emandako epaiaren aurkakoa (judizio horretatik dator erroilu hau). Horrenbestez, ebazpen hori berresten dut, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen testigantza ere bidaliko da, bete dezaten.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Arau-hauste prozesala dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 473800000038718. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Edorta Uriarte demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala