Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIZKAIKO PSIKOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA
1623

IRAGARKIA, estatutuak aldatzeko informazio-aldi bat ofizialki irekitzeari buruzkoa.

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofiziala bere estatutuen onarpena izapidetzen ari da, Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Horretarako, informazio publikoko hilabeteko epea irekitzen da ofizialki, botoaren eskuordetzea arautzeko 2018ko urtarrilaren 16an egindako ezohiko batzarrean onartutako testuari buruzko emendakinak aurkez ditzaten elkargokideek; horren kopia elkarteko egoitzan eta Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialaren web-orrian eskura daiteke. 2019ko apirilaren 30ean egingo den Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialaren Ohiko Batzar Orokorrean berretsiko da testu hori.

Bilbao, 2019ko martxoaren 29a.

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoa,

M.ª BEGOÑA RUEDA RUIZ.


Azterketa dokumentala