Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1618

IRAGARKIA, EUROPAN 15 proiektu-lehiaketaren (epaimahaiaren partehartzearekin) oinarriei buruzkoa.

Iragarki honen helburua da EUROPAN 15 Proiektu-lehiaketaren (epaimahaiaren partehartzearekin) publizitatea hedatzea. Espediente hori Sustapen Ministeritzako Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

Proiektu-lehiaketa hori 7 lotetan banatzen da, eta 3. lotea Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) udalerrian dagoen lurzoru bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariak) egin du proposamena lurzoru horrek lehiaketan parte hartzeko.

Aipatutako oinarrietan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, aurretiazko argitalpenik gabe negoziatutako prozedura baten bitartez, toki horretako irabazle diren proposamenekin kontratatuko ditu hirigintza proiektuak, eta, hala badagokio, eraikuntza proiektuak, oinarrizko proiektua, exekuzio proiektua eta Segurtasun eta Osasuneko Azterketa, eta lanen zuzendaritza, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 166. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera (lege horren bidez egin zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora).

Proiektu-lehiaketa 2019ko martxoaren 14an argitaratu da Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean: https://ted.europa.eu/TED/notice/udl?uri=TED:NOTICE:120366-2019:TEXT:ES:HTML. Era berean, Estatuko Boletin Ofizialean 2019ko martxoaren 21an (https://www.boe.es/boe/dias/2019/03/21/pdfs/BOE-B-2019-12157.pdf)

Era berean, aipatutako azaroaren 18ko 9/2017 Legeak xedatutakoari jarraituz, kontratatzaileen profilean, Sektore Publikoko kontratazio publikoaren plataforman, argitaratu da proiektu-lehiaketa. Plataforma horiek Estatuko Administrazioarenak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala