Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1612

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 661/2019 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 661/2019 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandako Oscar Giron Mejiari baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko; pertsona hori Kolonbian jaio zen, 1965-08-08an (NAN: 79048922S), Oscarren eta Amparoren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Parrokoaren kalea 13, 3-D, Santutxu, Bilbao; egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2019-01-30ean, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz: «Honako kausa hauetan, Oscar Giron Mejia presoari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:

– 73-13 zenbakiko betearazpena, Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 2. sekzioa.

– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 499-11 betearazpena.

– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 2190-10 betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du.

Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Lan Saileko Espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten».

Oscar Giron Mejia, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2019ko martxoaren 5ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala