Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1610

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 155/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 155/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Jennifer Delia Lucas Auccacusi.

Alderdi demandatua: Carlos Elmo Barboza Vasquez.

Jakinarazten dut ezen, epaitegi honetan, Getxoko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean, adostasunik gabeko prozedura bat izapidetzen ari dela ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako, Jennifer Delia Lucas Auccacusik eskatuta, Carlos Elmo Barboza Vasquezen aurka, eta 2019-03-11n, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Carlos Elmo Barboza Vasquez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2019ko martxoaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala