Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1605

EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 124/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, exequatur-ari buruzko 124/2018 prozedura bideratu da, MDBk eskatuta, Jose Wilker Sousa Da Silva-ren aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

XEDAPENAK

1.– Deklaratzen da Brasilgo Patos eskualdeko Paraiba estatuko botere judizialak (3. sekzioa) emandako 2014-03-14ko ebazpenaren errekonozimendua, zaintza eta jagoletzari buruzko prozeduran. Prozedura horretan, alderdi izan ziren MDB eta Jose Wilker Sousa Da Silva.

2.– Errekonozimenduari dagokionez, honako hau da ebazpenaren testua: «Itundu da XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaben zaintza horien amak (errekeritzailea auto hauetan) bakarrik izaten jarraituko duela, eta aitak bisita-eskubidea izango duela eskola-oporren aldian».

3.– Jose Wilker Sousa Da Silva-ren aurrean deklaratzen da errekonozimendua.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4795. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak erabaki eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Eta Jose Wilker Sousa Da Silva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala