Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1603

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 291/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 712 1/2010 artikulua.

Demandatzailea: Mercedes Dehesa Salmón, Nieves Dehesa Salmon eta Carmen Salmon Fernandez.

Abokatua: Maria Jose Alvarez Sanchez, Maria Jose Alvarez Sanchez.

Prokuradorea: Ignacio Echevarria Otañes, Cristina Gomez Martin eta Ignacio Echevarria Otañes.

Demandatua: Ramon de la Dehesa Trevilla, Ramon de la Dehesa Lombana, Manuel Dehesa Lombana, Florentina Crespo Bringas eta Pilar de la Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkideagoaren jaraunsleak.

Gaia: PZLaren 712. artikulua eta hurrengoak likidatzetik eratorritako intzidentearen pieza banandua.

Judizio horretan, ordenazio-eginbide hau eman da 2011-09-30ean:

ORDENAZIO-EGINBIDEA

Eman duen idazkari judiziala: Luisa Alvarez Castillo.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamaikako irailaren hogeita hamarra.

1.– Batu bekie autoei Echevarria Otañes prokuradoreak Nieves Dehesa Salmon eta Mercedes Dehesa Salmon andreak ordezkatuz aurkeztutako idazkia, non eskatzen baitzuten eragin zaizkien zaizkien kalteak eta galerak likidatzeko –diruzkoa ez den kondenaren diru-zenbatespena–.

2.– Igor bekizkie aipatutako idazkia eta aurkeztutako agiriak honako hauei: Ramon De la Dehesa Lombanaren jaraunsleak eta jaraunsle ezezagunak; Manuel De la Dehesa Lombana-ren jaraunsleak; Maria (Manuela) de la Dehesa Lombanaren jaraunsle ezezagunak; Pilar De la Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkidegoa eta jaraunsle ezezagunak (Eulalia Villegas Dehesa, Pilar Villegas Dehesa eta Araceli Villegas Dehesa), eta Avelina De la Dehesa Lombana alderdi exekutatuaren jaraunsle ezezagunak. Izan ere, hamar eguneko epea izango dute egoki iritzitakoa erantzuteko. Eta hori gauzatzeko, igor bitez exhortoak Bilbora eta Arrigorriagara, eta argira bitez ediktuak EHAAn.

3.– Ohartaraz bekio alderdi horri ulertuko dela alderdi betearazleak aurkeztutako zerrendarekin ados dagoela, baldin eta helarazpena egin barik epea igarotzen bazaio, edo galerak eta kalteak modu orokorrean bakarrik ukatzen baditu, hartzaileak aurkeztutako likidazioarekiko desadostasun-puntuei erantzuten ez badie, eta desadostasunaren irismena eta arrazoiak azaltzen ez baditu.

Aurreko kasuetako edozein delarik ere, betearazlearen zerrenda onartuko da eta diruzko kondenetarako ezarritako eran gauzatuko da.

Aurkaratzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpenetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala xedatu eta sinatzen dut.

Manuela Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkidego, jarauspen jasogabe edo jaraunsle ezezagun edo zalantzazkoak diren demandatuen gaur egungo bizilekua zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Balmaseda (Bizkaia), 2018ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala