Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1602

EDIKTUA, titulu judizial bat dela-eta bideratutako 291/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 712 artikulua, 1/2010.

Demandatzailea: Mercedes Dehesa Salmon, Nieves Dehesa Salmon eta Carmen Salmon Fernandez.

Abokatua: Maria Jose Alvarez Sanchez, Maria Jose Alvarez Sanchez.

Prokuradorea: Ignacio Echevarria Otañes, Cristina Gomez Martin eta Ignacio Echevarria Otañes.

Demandatua: Ramon de la Dehesa Lombana, Manuel Dehesa Lombana, Florentina Crespo Bringas, Ramon de la Dehesa Trevillaren jaraunsleak eta Pilar de la Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkidegoa.

Gaia: likidazioaren pieza banandua: PZLren 712. artikulua eta hurrengoak.

Judizio horretan, epaia eman da 2011-09-30ean. Hona hemen epaia:

Ordenazioko eginbidea

Eman duen idazkari judiziala: Luisa Alvarez Castillo.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia)

Data: bi mila eta hamaikako irailaren hogeita hamarra.

1.– Diruzkoa ez den kondenaren diru-balioespena/eragin zaizkien kalteak eta galerak likidatzeko eskatuaz, Nieves Dehesa Salmon eta Mercedes Dehesa Salmon ordezkatuz Echevarria Otañes prokuradoreak aurkeztutako idazkia batu bekie autoei.

2.– Aipatu idazkia eta aurkeztutako agiriak igor bekizkie honako hauei: Ramon De la Dehesa Lombanaren jaraunsleak eta jaraunsle ezezagunak; Manuel De la Dehesa Lombanaren jaraunsleak; Pilar De la Dehesa Lombanaren jaraunsle ezezagunak (Eulalia Villegas Dehesa, Pilar Villegas Dehesa eta Araceli Villegas Dehesa) eta jaraunspen-komunitatea; eta Avelina de la Dehesa Lombana alderdi exekutatuaren jaraunsle ezezagunak. Eta hori egiten da, hain justu ere, hamar eguneko epearen barruan egoki ikusten duten erantzuna eman dezaten. Eta hori gauzatzeko, igor bitez exhortoak Bilbora eta Arrigorriagara, eta argira bitez ediktuak EHAAn.

3.– Alderdi horri ohartarazi bekio alderdi betearazleak aurkeztutako zerrendarekin ados dagoela ulertuko dela, baldin eta helarazpena egin barik epea igarotzen bazaio, edo galerak eta kalteak modu orokorrean bakarrik ukatzen baditu, hartzaileak aurkeztutako likidazioarekiko desadostasun puntuei erantzuten ez badie, eta desadostasunaren izaria eta arrazoiak azaltzen ez baditu.

Aurreko kasua edozein delarik ere, betearazlearen zerrenda onartuko da eta diruzko kondenetarako ezarritako eran gauzatuko da.

Aurkaratzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut.

Manuel de la Dehesa Cresporen eta Fernando de la Dehesa Cresporen (Manuel Dehesa Lombana eta Florentina Crespo Bringas exekutatuen seme zenduak) jaraunspen jasogabea, jaraunsle ezezagunak eta zehaztugabeak demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuaz.

Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Balmaseda (Bizkaia), 2018ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala