Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1601

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta ordezten baita Nemak Spain SL sozietateari Etxebarriako udalerrian (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

AURREKARIAK

2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko sailburuordeak ingurumen-baimen integratua eman zion French Ansola SRL sozietateari, Etxebarriako udalerrian (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatu eta indarrean jarri zen ingurumen-baimen integratua, JL French Ansola SRL sozietateari emandakoa, Etxebarriako udalerrian (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko. Baimena 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zen, eta hauek dira aldatu zitzaizkion apartatuak: Lehena, Bigarrena eta B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.2.2, B.1.3, B.1.3.1, B.1.3.2, B.1.5, C.1 eta C.4 azpiapartatuak.

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatu zen, eta ingurumen-baimen integratua eman zitzaion J.L.French Ansola SRL sozietatearen instalazio-handitzearen proiektuari; galdaketa-dorre bat, mantentze-labe bat eta injekzio-makina bat ipiniko dira.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko ekainaren 25eko Ebazpenaren bidez, indarrean jarri zen Nemak Spain SL sozietateari Etxebarria udal-mugartean (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratuaren aldaketa.

2011ko apirilaren 8an, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean, Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko 333/2011 Erregelamendua (EB) argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitira txatar mota jakin batzuk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak.

2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen Jardueretarako Instalazioak arautzen dituena.

2013ko urriaren 19n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

2013ko abenduaren 11n, 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, argitaratu zen.

2014ko urtarrilaren 24an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 468/2013 Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez aldi baterako eteten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2016ko ekainaren 30ean, argitaratu zen Batzordearen 2016/1032 (EB) Exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira metal ez ferrosoen industrialetarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera. Erabaki hori aintzat hartuko da aldaketa honen xede diren instalazio berrietako baldintzak ezartzerakoan.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Nemak Spain SL enpresak baimendutako proiektuan aldaketa ez-funtsezko hauek egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen: 2014ko urriaren 6an, 5. labean araubide arrunta berrezartzea eskatu zuen (4. fokua); 2014ko azaroaren 10ean, material erregogorrerako labeko arragoa-hondakina hondakin ez arriskutsutzat hartzea eskatu zuen; 2015eko apirilaren 9an, granailaketa-foku berri bat jakinarazi zuen (23. fokua); 2015eko abenduaren 22an, 4. labearen funtzionamendu-araubidearen aldaketa jakinarazi zuen (3. fokua); 2016ko urtarrilaren 14an, hiru injekzio-zelularen kokapen-aldaketa (6., 7. eta 8. fokuak) eta bi gehiagoren (24. eta 25. fokuak) ezarpena jakinarazi zuen; 2016ko maiatzaren 2an, 3. fokuari baja emateko eskatu zuen, 4. labea erretiratu zelako; 2016ko uztailaren 28an, industria-eraikinaren handitzea jakinarazi zuen; 2016ko urriaren 4an, granailagailuaren eta horri loturiko fokuaren (17.a) kokapen-aldaketa jakinarazi zuen; 2017ko apirilaren 18an, industria-eraikinaren handitzea eta makina batzuen kokapen-aldaketa jakinarazi zuen; 2017ko uztailaren 10ean eta abenduaren 27an, instalazio termiko berrien ezarpena jakinarazi zuen (27. fokua); eta, 2018ko abenduaren 10ean, hegoaldeko mekanizazio-nabe berri baten eta kanpoko bide berri baten eraikuntza jakinarazi zuen, Nemak Spain, SLk sustatutako instalazio berrietan makineria birkokatzeko.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera, jakinarazitako aldaketak «funtsezkoa ez den aldaketa» gisa kalifika daitezke.

Proiektatutako aldaketak ez daude Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I.B eranskineko kasuen artean, ezta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko, 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetakoetan ere; hori dela eta, aldaketa horiei ez zaie aplikatu behar arau horietan aurreikusitako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduretako bat ere ez.

2016ko urriaren 27an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazpen bat bidali zuen; eguneko OEK zama kutsatzailearen muga aldatu behar zen.

2017ko martxoaren 3an, Nemak Spain SLk ingurumen-baimen integratua eskatu zion ingurumen-erakunde honi, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legean testu bateginean xedatutakoari jarraikiz, Etxebarriko instalazioetan galdaketa-dorre bat, mantentze-labe bat eta moldeen mantentze-lantegia ezartzea xede duen proiektua gauzatzeko. Eskabidearekin batera, dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

– Eranskinak.

– Laburpen ez-teknikoa.

Ingurumen-organoak 2017ko apirilaren 18an eskatutako dokumentazio osagarria 2017ko uztailaren 19an igorri zuen Nemak Spain SLk.

2017ko irailaren 6an, Nemak Spain SLk jasotako dokumentazioa bidali zion Uraren Euskal Agentziari, eta aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasun-txostena eskatu zion, eta nahikotzat hartuz gero, bere eskumenen barruan egoki irizten dituen oharren txosten-proposamen batekin batera.

Aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasuna egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko irailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Nemak Spain SLk sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen, 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, 2017ko irailaren 18an. Auzotar mugakideei 2017ko irailaren 12an egin zitzaien jakinarazpena. Era berean, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren eskura ere egon zen, epe horretan bertan Etxebarriko Udaletxean, Ingurumen Sailburuordetzan eta Ingurumen Sailburuordetzaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan.

2017ko azaroaren 20an, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak irizpena eskatu zien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kultura Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Etxebarriko Udalari.

2017ko abenduaren 14an, Osasun Sailak erantzuna bidali zuen; 2017ko abenduaren 21ean, gauza bera egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak; 2018ko urtarrilaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak; eta 2018ko urtarrilaren 18an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak.

2018ko urtarrilaren 25ean, jendaurreko informazioaren izapidearen eta eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen entzunaldi-izapidearen emaitza helarazi zitzaion sustatzaileari, abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 38. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

2018ko maiatzaren 28an, Nemak Spain SL sozietateak hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena eskatu zion ingurumen-organo honi, eskakizun horri argibide gehigarriak atxikita, eragindako administrazioei eta interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskatu zuen.

2018ko ekainaren 8an, Nemak Spain SLren erantzuna igorri zitzaion Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.

2018ko irailaren 24an, Bilbao Bizkia Ur Partzuergoak txosten bat bidali zuen, eguneko OEK zama kutsatzailea mugatzeko beharra azpimarratzen zuena.

2018ko abenduaren 10ean, azalpen-dokumentua aurkeztu zuen Nemak Spain SLk, ekoizpen-prozesuari, hondakinak tratatzeko gaitasunari eta kolektorerako isurketari buruz.

2019ko urtarrilaren 28an, ebazpen bidez, Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko Nemak Spain SLren jarduerarako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

2019ko otsailaren 8an, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikulua aplikatuta, Nemak Spain SLren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2019ko otsailaren 19an, ingurumen-organoan jaso zen Nemak Spain SLren erantzuna, zeinaren bidez onartzen baitzuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak emandako ebazpen-proposamena.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko.

Industriako isurketen eta igorpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan xedatzen duenaren arabera, funtsezko aldaketa da Nemak Spain SLk Etxebarriko udalerriko (Bizkaia) instalazioetarako proposatutakoa; galdaketa-dorre bat, mantentze-labe bat eta moldeen mantentze-lantegia ezartzea.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak. Nemak Spain SLren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura isurtzekoa, ur sanitarioak eta industriako hondakin urak saneamendu sare orokorrera isurtzekoa, igorpen atmosferikoak egitekoa, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortu eta kudeatzeari eta lurzoruaren eta lur azpiko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere zegozkien txostenak igorriz parte hartu dutela egiaztatu da.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren ekintzetan, baldin eta ekintza horiek administrazio eskudunek ezar baditzakete, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko.

Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den.

Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki, dokumentu hauen edukiak hartu dira aintzat: BREF de Fundición «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza), burdinarik gabeko metalurgia «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industries» (2001eko abendua), «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua); Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila) eta Europako Batzordearen «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Non-Ferrous Metals Industries» (2017). Halaber, funtsezko aldaketak egiteko eskabidean aipatzen ziren aldaketa berriei dagokienez, aintzat hartu da Batzordearen 2016/1032 (EB) Exekuzio-erabakia, 2016ko ekainaren 13koa, zeinaren bidez ezartzen baitira metal ez ferrosoen industrialetarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EE Zuzentarauaren arabera.

Orain arte azaldu denaren arabera, espedienteko txostenak aztertu, proiektu osoaren ingurumen-ebaluazioa egin eta, 2019ko urtarrilaren 28ko ebazpenaz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, zeinean jaso baitziren Nemak Spain SL enpresak sustatutako aldaketa-proiektuak bete beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaituta, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta ebazpen hau egin da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan.

Ikusi dira: 2019ko otsailaren 8ko Ebazpen-proposamena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen zuena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatu beharreko gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak xedatutakoaren ondorioetarako, ez-funtsezko aldaketa gisa kalifikatzea honakoak: 5. labean (4. fokua) araubide arrunta berrezartzeko aldaketak; material erregogorrerako labeko arragoa-hondakina hondakin ez arriskutsutzat hartzea; granailaketa-fokua (23. fokua); 4. labearen funtzionamendu-araubidearen aldaketa (3. fokua); hiru injekzio-zelularen kokapen-aldaketa (6., 7. eta 8. fokuak); 3. fokuari baja ematea, 4. labea erretiratzeagatik; industria-eraikina handitzea; granailagailuaren eta horri loturiko fokuaren (17.a) kokapen-aldaketa, industria-eraikina handitzea eta makina batzuen kokapen-aldaketa; instalazio termiko berrien ezarpena (27. fokua), eta hegoaldeko mekanizazio-nabe berri baten eta kanpoko bide berri baten eraikuntza, Nemak Spain, SLk sustatutako instalazio berrietan makineria birkokatzeko. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurari buruz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko, 21/2013 Legean xedatutakoari dagokionez, aldaketa horiei ez zaie ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurarik aplikatu behar.

Bigarrena.– Spain SLri (egoitza soziala: Galartza industrialdea, Etxebarria. IFZ: B-48966154) Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta ordeztea, Ebazpen honen hirugarren apartatuan ezarritako baldintzekin. Baimen hori 2008ko apirilaren 25eko Ebazpen baten bidez eman zen.

Jarduera 2.5.b. kategorian sartzen da, «Metal ez-ferrosoak, aleazioa eta errekuperazio-produktuak barne hartuta, urtzeko instalazioak, egunean, berunaren eta kadmioren kasuan, 4 tonatik gorako fusio-gaitasuna dutenak, eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa» izenekoan, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinaren arabera.

Instalazioa Galartza industrialdean dago, Etxebarriko (Bizkaia) biztanlegunetik mendebaldera. Industria-partzela eraikigarria 46.334,08 m2-koa da, eta 21.206,31 m2-ko azalera okupatzen du; horietatik, 22.358,98 m2 daude eraikita. Mekanizazio-nabea eraiki ondoren, azalera okupatua 23.420,31 m2-koa izango da, eta eraikitakoa 23.572,98 m2-koa.

Funtsezko aldaketaren proiektua honetan datza: galdaketa-dorre berri bat ezarri nahi da, 5 t/h-ko ekoizpen-gaitasunekoa, baita 20 tonako edukiera duen mantentze-labe bat ere, instalazioen luzapen gisa iparrerako norabidean eraikitako pabilioian (1.243,49 m2-ko luzapena, estalia eta itxia). Aldaketa egin ostean, instalazioaren galdaketa-gaitasuna 70.000 t/urte izatera iritsiko da, urtze-ahalmenari eta mekanizatzekoari eutsita (hurrenez hurren, 30.000 t/urte eta 9.000 t/urte).

Honelakoa da ekoizpen-prozesua:

1. Prozesua.– Galdaketa.

Galdaketa-dorretan gauzatzen da lehengaiak gehitu ahala: aluminio-lingoteak, txatarra, prozesuan bertan sortutako itzulkinak eta urgarriak. Lehengaiak pabilioiaren barnealdeko hobi/zulo batzuetan biltegiratzen dira.

Galdatzeko, hiru galdaketa-dorre daude (horietako bat da funtsezko aldaketan aipatzen den galdaketa-dorre berria), gas naturalez elikatzen direnak, eta hiru mantentze-labe (horietako bat da funtsezko aldaketan aipatzen den mantentze-labe berria). Gainera, bi labe txiki ditu lingote-galdaketarako eta mantentzerako, bestelako metal-osaerak behar direnerako. Sortzen diren gasak eta partikulak hiru foku independenteetatik igorriko dira.

2. prozesua.– Aluminioa urtzea/aluminio urtua injektatzea.

Aluminio urtua material erregogorreko koilara batzuetara isurtzen da eta orga bidez eroaten da 27 injekzio-zeluletara. Zeinek bere mantentze-labea du, metal urtua hartzeko, eta horretatik, kargatzailea erabilita, moldean sartzen da presioa eginez, hozte kontrolatu bidez solidotzeko.

Moldea ireki ondoren, giza edo makina indarrez ateratzen da pieza, moldetik kentzeko produktu bat erabiliz, pieza errazago atera ahal izateko.

Moldetik atera, eta pieza prentsara eramaten da, piezari itsatsita geratu zaizkion moldearen ertz irtenak mozteko. Ebakin edo pieza akastun baliogabe horiek behar bezala bildu, gorde eta galdaketa-prozesura itzultzen dira.

3. prozesua.– Mekanizazioa eta akabera.

Pieza mekanizatu egiten da, eta gainazalari tratamendu bat ematen zaio, amaierako piezaren zehaztapenetan hala ezarrita badago. Tratamendu hori granailaketa da; 8 granailagailu daude. Batzuetan, piezei tratamendu termikoa ere ematen zaie; tratamendu termikoko labea dago. Piezak garbitu eta lehortu ondoren, etiketatu, paketatu eta biltegiratu egiten dira, eta, azkenik, banatu.

4. prozesua.– Zerbitzu orokorrak.

Prozesu honetan mantentze- eta garbiketa-lanak, bulegoko eta jantokiko jarduerak biltzen dira.

Energia-baliabide hauek erabiltzen dira lantegian: energia elektrikoa makinetan eta argiterian (kontsumo zenbatetsia: 36.166.070 kWh); gas naturala galdaketa-labeetan, mantentze-labeetan eta berokuntzan (kontsumo zenbatetsia: 57.160.705 kWh); eta gasolioa barne-garraioko orgetan (kontsumo zenbatetsia: 148.178 l).

Instalazioan udal-sareko ura kontsumitzen da, prozesu produktiborako, osasun- eta garbiketa-erabilerarako baliatuko dena eta suteei aurre egiteko. Urtean 55.000 m3 kontsumitzen dela aurreikusten da. Ekoizpen-prozesuan erabilitako ura aluminioa injektatzeko prozesuan piezak hozteko, eta piezak mekanizatzeko, garbitzeko eta akabera emateko prozesuetan erabiliko da.

Instalazioan sortutako hondakin-urak ur sanitarioak, euri-urak eta industria-prozesuko urak dira, zein bere sare bereiziarekin. Euri-urak zuzenean isurtzen dira Artibai ibaiaren adarra den Urko ibaira. Ur sanitarioak eta industria-urak bi isurgune bereizietatik isurtzen dira Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak kudeatzen duen uren kolektorera. Industria-isurketak koagulatze/malutatzeko araztegi fisiko-kimikoan tratatuko dira, kolektorera isuri aurretik. Hozte-zirkuituen garbiketa-lanetan sortzen dira industria-prozesuko urak (neutralizazio orotako urak isuri egin behar dira), eta aluminioa injektatzeko prozesuan pieza moldetik ateratzeko lanetan, piezok garbitzekoetan eta piezei akabera ematerakoan.

Igorpen zarratu sistematikoen 25 foku identifikatu dira. Igorpen atmosferikoak sortzen dituzte instalazio hauek: Foku bat, bi galdaketa-dorretan eta bi mantentze-labetan; foku bat, galdaketa-dorrean eta mantentze-labean; foku bat, lingoteen galdaketa-labean; 14 foku, 15 injekzio-makinetan; 6 foku, granailaketa-prozesuan; foku bat, tratamendu termikoan; eta foku bat, moldeak garbitzeko upelaren xurgagailuan.

Galdaketa-dorreetako eta mantentze-labeetako xurgagailuek iragazki-sistema bat dute; aurrebereizgailu ziklonikoa eta mahuka-iragazkia. Halaber, mahuka-iragazkitik iragazi aurretik, adsorbatzaile bat hautseztatzen da, dioxinak eta furanoak kentzeko. Injekzio-makinek hiru etapako iragazte-sistema dute, olioak eta moldea kentzeko produktuak bereizteko kaseteduna, eta kaseteok garbitzeko sistema automatikoarekin. Granailaketa-prozesuak xurgatze-sistema bat du, kartutxo-iragazkia duena. Gainerako fokuetan ez dago aurreiragazkirik.

Lantegian sortzen diren hondakin nagusiak galdaketa-eragiketakoak dira (aluminio-zepak eta aluminio-gainak), hala nola gas efluenteen arazpenekoak (gasen xurgapeneko hautsa eta kea arazteko mahuken iragazkiak), granailaketakoak (alumino-granailaren hautsa), hondakin-uren tratamendukoak (prentsako iragazkietako opila).

Proiektuak Teknika Erabilgarri Onentzat (TEO) hartzen diren instalazioak eta ekipoak ditu, erreferentziako agiri hauen arabera: «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza); burdinarik gabeko metalurgia, «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industries» (2001eko abendua); «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua); Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila); Europako Batzordearen «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Non-Ferrous Metals Industries» (2017).

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Nemak Spain SL enpresak Etxebarria udalerrian (Bizkaia) sustatutako aluminio injektatuzko galdaketa-piezak ekoizteko jarduerari ustiapen- eta uzte-baldintza eta -betekizun hauek ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz Ingurumen Sailburuordetzari eman zaizkion datuetan aldaketarik balego, Nemak Spain SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala gauzatuko dira:

B.1.– Txatarra produktu gisa onartzeko baldintzak.

Nemak Spain SL enpresak Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko 333/2011 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren arabera halakorik jasotzen badu (artikulu horren bidez txatar mota jakin batzuk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak ezartzen dira), Nemak Spain SLk egiaztatu beharko du ezarritako baldintzak betetzen dituztela; horretarako dagozkion adostasun-adierazpenak egingo dituzte arau horren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera. Adostasun-adierazpenak eskudun agintarien esku egongo dira hala eskatzen dutenean. Halaber, jasotako adierazpenen erregistroa entregatuko da, Ebazpen honetako C6 apartatuan ezarritakoaren arabera.

B.2.– Hondakin ez-arriskutsuen balorizazio-prozesurako baldintzak eta kontrolak.

Gutxienez seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

Nemak Spain SL enpresaren instalazioetan hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko egiten den jarduera hondakin ez-arriskutsuen biltegiratu eta galdaketa bidez berreskuratzean datza (R4 eta R13 kudeaketa-lanak).

Urtean 40.000 tonakoa da hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko gehieneko gaitasuna.

Gehieneko biltegiratze-gaitasuna 500 tonakoa da, hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko.

Lantegian tratatu beharrekotzat hartzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Nemak Spain SLk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

B.2.1.– Hondakin onargarriak.

Nemak Spain SLk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).

(Ikus .PDF)

*Ez dira nahasketak onartuko.

Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

B.2.2.– Hondakin ez-arriskutsuen sarrera kontrolatzea.

Instalazioak funtzionatzen duen bitartean, bertan tratatuak izateko iristen diren hondakin arriskugabeen kontrola egin beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan, Ingurumen Sailburuordetza honek onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri berri bakoitzeko, eragileak tratamendu-kontratua bete beharko du, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasoko baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Nemak Spain SL enpresak tratamendu-kontratua bidaliko dio hondakinaren titularrari, non ezarriko baitira baldintzak eta, hondakina ematen ez bada, iraungitze-data. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik eratorritako hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako tratamendu-kontratu baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du dokumentu hori. Nemak Spain SLk ezingo du kudeatu beharreko hondakinik jaso, organo honek aldez aurretik tratamendu-kontratua baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 egun naturaleko epean egin beharko da, kontratua jasotzen denetik hasita. Epe hori igarota, ez bada izan posizionamendu berariazkorik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko tratamendu-kontratuan, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta, hondakina ematen ez bada, iraungitze-data.

Hondakinak onartu eta hartzeko aukera egiaztatzeko, Nemak Spain SL enpresak horiek onartzeko parametroak egiaztatzeko behar diren giza baliabide eta bitarteko teknikoak izango ditu une oro.

Hondakin bat ezin bada onartu, zeinaren HEZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, tratamendu negatiboaren kontratu bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

B.2.3.– Zamalanak.

Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko igorpenik edo igorpen lausorik ez egoteko, edo, bestela, igorpen horiek ahalik eta txikienak izan daitezen. Alde horretatik, ekipamenduen estankotasuna funtsezkoa da.

B.2.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen igorpenei edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

Instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da.

Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak pabiloiaren barruko piloetan edo hobietan biltegiratuko dira.

Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

B.2.5.– Kudeatutako hondakinen datu-erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nemak Spain SL enpresak fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste jazoera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, betiere Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

B.2.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada hondakindegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

B.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.3.1.– Baldintza orokorrak.

Nemak Spain SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara botatzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango igorpenek, baldin eta teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada igorpen konfinatugabeak biltzea, edota egiaztatzen bada kalte urria eragiten dutela ingurunean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenak egiteko probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Aluminio injektatuzko galdaketa-piezak fabrikatzeko Nemak Spain SL enpresaren instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) katalogoan bildutako 03 03 10 01 jarduerari lotutako honako foku zarratu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Gainera, erregimen eteneko igorpen lausoak sortzen dira honako prozesuotan:

– Lantegi zaharreko granailaketa-makinetan.

– Lantegi zaharreko injekzio-prozesuetan.

– «Aluminio-zepak» hondakin arriskutsuaren hozte-prozesuan.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

B.3.3.– Igorpenen muga-balioak.

Igorpen atmosferikoek igorpenen muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

(1) Laginketa-aldiko batezbesteko gisa.

(2) Laginketa-aldiko batezbesteko edo eguneko batezbesteko gisa.

(3) Gutxienez sei orduko laginketa-aldiko batezbesteko gisa.

(4) Laginketa-aldiko batezbesteko edo eguneko batezbesteko gisa. Kloroa duten produktu kimikoez egindako finketarako, NEA-TEO direlakoak klorazioko batezbesteko kontzentrazioari buruzkoak dira.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

B.3.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko B.2.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

Igorpen lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

B.4.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

(Ikus .PDF)

B.4.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

– 1. isurketa kolektorera: Injekzio-makinen desmoldekatzailea duen ur-zirkuitua, mekanizazio-zentroa garbitzeko urak eta kaltzio-kentzaileko truke ionikoko erretxinak birsortzearen eta hozte-zirkuituko iragazkien garbiketaren hondakin-urak.

(Ikus .PDF)

– 2. isurketa kolektorera: Ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

B.4.3.– Igorpenen muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

(Ikus .PDF)

(*) Kloruroen kontzentrazioa mugatuta geldituko da, isuria hartzen duen hondakin-uren araztegiaren isuriek ez dezaten 2.000 mg/l-ko kontzentrazioa gainditu saneamendu-sareko erabiltzaile guztientzat.

(Ikus .PDF)

Era berean, eguneko OEK zama kutsatzailea mugatu da industria-isurketetan; gehienez, 200 kg/egun isuri ahalko da, ez bada Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak beste muga bat ezarri duela aldi baterako.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete beharko dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako arauak eta kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isuria onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (errege-dekretu horrek onartzen du Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua).

B.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Hauek dira hondakin-uren egungo arazketa-instalazioak edo neurri zuzentzaileak:

– Industria-efluenteentzako araztegi fisiko-kimiko bat, 5 m3/h-ko gaitasuna duena, eta olio flotatzaileak bereizteko aurretratamendua (skimmer), koagoluazio-tratamendua, neutralizazioa (pH-a sodarekin doitzea), malutatzea (polielektrolito anionikoa), flotatzea (DAF aireflotatzea), geruza anitzeko ohean iragaztea eta lohi-tratamendua (loditzea eta prentsa-iragazkian deshidratatzea).

– Hozte-zirkuituko urak tiosulfato sodikoarekin neutralizatzen dira, hustu aurretik.

– Zerbitzuko aire-konpresoreak, galdaratxoak purgatu ondoren sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu espezifikoa dutenak.

Enpresaren jardueratik eratorritako hondakin-efluenteak husteko sarea hiru sare bereiziz osatuta dago: euri-urak, ur sanitarioak eta industria-urak.

Euri-urak Urko ibaiaren ibilgura isurtzen dira lantegitik hurbil, hirdrokarburoen iragazkitik igaro ondoren.

Langileen komunetako hondakin-urak eta kaltzio-kentzaileko truke ionikoko erretxinak birsortzeko prozesuan eta hozte-zirkuituko iragazkien garbiketan sortutako hondakin-urak saneamendu-sarera isurtzen dira inolako aurretratamendurik gabe.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Nemak Spain SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrolerako kutxetak izango dira, azken isurketa egin aurretik industria-uren, ur sanitarioen eta euri-uren fluxuen laginak hartzea eta banaka karakterizatzea ahalbidetuko dutenak. Kutxetek lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala behar denean.

Enpresak erregistro jarraituko gailuren bat eduki beharko du industria-izaerako hondakin-efluenteen emaria neurtzeko.

B.5.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Baldin eta hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihesak gertatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Etxebarriko Udalari.

Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

B.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuk alda badaitezke ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, hondakina, lehenengoz, erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinak beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Nemak Spain SLk enpresak artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

I) Nemak Spain SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako industria-olio erabiliak.

i) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Nemak Spain SL enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete behar izango ditu.

k) Nemak Spain SL enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Nemak Spain SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Nemak Spain SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Nemak Spain SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

o) Baldin eta Nemak Spain SL azken jabea bada Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

p) Atal honetako e) eta f) apartatuetan aipatutako dokumentuak (kudeatzaileak EAEko lurraldekoak direnean) eta l) apartatuan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, harreman elektronikoko IKS-eeM sistemako erakunde-bertsioa erabiliz, irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz (dekretu horren bidez arautzen da nola erabili zerbitzu elektronikoak Ingurumeneko administrazio-prozeduretan, bai eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa nola sortu eta erregulatu ere).

q) Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Nemak Spain SLk amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako betekizunak bete behar izango ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuko B.5 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, garbiketako nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baloriza daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Nemak Spain SL enpresak tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Nemak Spain SL azken jabea bada Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

i) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e), f) –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta g) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.6.– Ontziak merkaturatzea.

Nemak Spain SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

Era berean, Nemak Spain SL enpresak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du nahitaez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Nemak Spain SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa emateko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Nemak Spain SL enpresak, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da bi agiriok.

B.7.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

Nemak Spain SL enpresak ezohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruz ebazpen honen Hirugarrena D.4. apartatuan jasotako neurriak, eta hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzko Hirugarrena B.5 apartatuan jasotako neurriak hartuko ditu.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Nemak Spain SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

– Gasolioa deskargatzean, tanta-jarioak saihesteko neurriak hartu beharko dira. Gasolio-biltegiak petrolio-instalazioei aplikatzeko araudian jasotako babes-neurriak beteko ditu, eta ezarritako azterketak eta ikuskapenak egingo zaizkio.

– Produktu kimikoak biltegiratzeko gunean euri-ura sartzea saihestuko da, estalkia luzatuz.

– Lurzatian isurketa, jario edo ihesen eraginpean dauden gainazal guztiak zolatu eta iragazgaiztu egingo dira.

– Produktu eta hondakin arriskutsuen biltegiratzeek beharrezko segurtasun-neurriak izango dituzte, lurzoruari egin diezaioketen kaltea saihesteko. Oro har, isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak. Era horretan, jarioak biltzeko sistema izango dute ontzi mugikorretan zein finkotan biltegiratutako produktu kimiko likido guztiek (batez ere gai eta prestakin arriskutsuak) eta biltegiratutako erregai likidoek.

– Hondakinak ebazpen honi dagozkion apartatuetan adierazitako jarraibideen arabera biltegiratuko dira.

Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, eta 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurzoruen eta lurpeko uren oinarrizko txostena eta kontrol- eta jarraipen-dokumentuak. Esteka honetan eskura daiteke:

http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen ibiltzen den erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar balira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

– Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuan ebazten duenarekin bat etorriz, jardueraren sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

– Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m3 gainditzen badituzte, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

– Hondeatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, informazio hau eman beharko da aldaketaren jakinarazpenean: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

– Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu ondoren.

– Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/publicaciones/guia-excavaciones-selectivas-en-ambito-suelos-contaminados

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– Lurretan ez badira gainditzen ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-A parametroak, edo TPHetarako 50 mg/kg balioaren azpitik badaude, lur garbitzat joko dira, eta, beraz, onargarritzat baimendutako beteleku batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuari jarraikiz, betiere.

B.8.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen behar diren neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula.– Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Instalazioak, funtzionamenduan, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokionez, behar besteko neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handitu behar sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

d) Galdaketa-pabilioiaren eta txatarra-parkearen iparraldeko fatxadako saretak itxita edukiko dira gauez.

e) Pabilioi berriko jarduerei lotuta dauden zarata-iturrietarako, hala nola moldeen mantentze-jarduerak edo galdaketa (azken horrek galdaketa-dorre eta mantentze-labe berriak ditu), Nemak Spain SL enpresak behar diren neurriak hartuko ditu instalazioak urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak transmititu ez ditzan kanpoko ingurumenera, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira, orobat, inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, baldintza hauek betetzen badituzte ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan ezarritako balioak;

– Lkeq, T indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F. taulan adierazitako balioak.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Igorpen atmosferikoak kontrolatzea.

C.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Nemak Spain SLk igorpenak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek bete egin beharko dituzte Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintzak, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) apartatuan azaldutako igorpen-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batezbesteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, igorpen bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programan justifikatu beharko da.

d) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

C.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.

c) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, organo eskudunak zehaztutako parametro guztietan ezarri diren mugak betetzen badira.

C.3.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

C.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Ebazpen honen Hirugarren B.7 atalean eskatutako dokumentazioaz gain, datu hauek aurkeztuko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak,– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren arloko araudiek galdatutako xedapenak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrari lotuta jakinarazitako baldintzen azterketen arabera zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe, Nemak Spain SL lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatuko du, urak eta erauzitako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko. Horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Atal honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

C.5.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti y LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ezen ebaluazioak egiten dituzten erakundeek badutela gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, eta bertan, ebaluazio-puntuak adierazi. Proposamena ebazpen honen C.6 apartatuan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

C.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml

Era horretan, aipatu programan zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumeneko baimen bateratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako jazoera nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

C.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurrien eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien, igorpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren ataleko B.5 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (27.5 epigrafea, Metalen galdaketa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Nemak Spain SLk jarduera-uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Nemak Spain SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarren apartatuaren B.5 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurketen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Nemak Spain SLk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, apartatu honetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jarioak edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (apartatu honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako jazoerak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien kantitate nahikoa eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

i) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

Jazoera edo anomalia larriren bat edo ustekabeko isurketaren edo igorpenen bat egonez gero, SOS DEIAK eta Etxebarriko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Muga-balioak gaindituz gero, igorpenen datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isuri hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

l) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Horretarako, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

E) Ingurumen-baimen integratuaren eta ingurumen-zaintzaren programaren aldaketa.

Baldin eta hori egitea gomendatzen badute arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Nemak Spain SL enpresak aurreko urtean atmosferara egindako igorpenei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio horren transakzioa IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hots, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioko aldaketak.

Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/faq/aai/es_faq/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

Laugarrena.– Instalazio-kode hau ematea: 16-I-01-000000000194.

Bosgarrena.– Instalazioa egiaz martxan jarri aurretik, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Agiri bidez egiaztatzea.

Nemak Spain SLk Ingurumen Sailburuordetzari egiaztatu beharko dio, agiri bidez, honako puntuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

a) hilabete bateko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera:

Hirugarren apartatua.

B.5.– Artxibo kronologikoaren eredua.

B.5.1.– «Aluminio-zepak» eta «aluminio-gainak» hondakinen onarpen-agiria, LER 100315 kodearekin.

C.1.2.– Igorpen atmosferikoen erregistro-eredua.

C.4.a.– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak,– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

C.7.– Ebazpen honen arabera eguneratutako ingurumen-zaintzaren programa.

D.4.b.– Mantentze-eragiketen eta gertaeren erregistro-eredua.

D.4.j.– Gertaeretarako jarduera-protokoloa.

D.4.l.– Suteen aurkako babesari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzea.

– Ebazpen honen arabera eguneratutako ingurumen-zaintzaren programa.

b) 3 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarren apartatua.

B.8.– Aipatu muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko, aldaketa honen xedeko jarduketei loturiko zarata-iturri berrien eredu indibidualizatua aurkeztu beharko da (moldeen mantentze-jardueretan, galdaketan, kasu, galdaketa-dorre eta mantentze-labe berriak ipini dira pabilioi berrian), eta, hala dagokionean, behar diren neurri egokiak.

Sustatzaileak ezarritako muga-balioak gainditzen badira, hilabeteko epean aurkeztu beharko da ekintza-plan bat, balizko balio-gainditzeak zuzentzera bideratutako zuzenketa-neurriak jasota. Neurri horietako bakoitzaren jarduketa-egutegia proposatu beharko du, betearaztearen arduraduna izendatuta.

C.1.1.– Baimendutako aldaketak atmosferarako igorpeneko 26. foku berria gehitzea aurreikusten du (14. labea eta 12. Dorrea), eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du baimenaren eraginkortasunerako beharrezkoa dela ingurumen-kontroleko entitateak egindako hasierako neurketako kontrol bat aurkeztea. Kontrol hori sei hilabeteko epean helaraziko zaio organo honi, eta fokuaren inguruko informazioa edukiko du ingurumeneko baimen bateratuan.

c) 6 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarren apartatua.

B.3.1.– Justifikatu beharko da kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

B.5.– Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko du, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean eskatzen den informazio guztia jasoko da. Dokumentuari, «058» kodea esleituko zaio.

– «As built» proiektua eta teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Edonola ere, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek horrela badagokio egiten duten ikuskapen-bisitaren emaitzaren arabera egiaztatuko da Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen direla.

– Ezarritako entrega-epeak luzatu ahal izango dira, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, sustatzaileak berariaz eskatu ondoren.

Seigarrena.– Ingurumeneko baimen bateratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetako edozeinetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako igorpenen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahiko ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Zazpigarrena.– Nemak Spain SLk ebazpen honen xede den aluminio-galdaketako jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zortzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

– Ez egiaztatzea ebazpen honen laugarren artikuluan ezarritako baldintzak epean betetzen direla, non eta interesdunak ez duen eskatzen, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko.

– Nemak Spain SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz –testu bategina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Nemak Spain SL enpresari, Etxebarriko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala