Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA
1597

IRAGARKIA, Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitatearen eta Badesaren 2019rako enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitatearen ezohiko batzar orokorrak, 2019ko otsailaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

– Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitatearen eta Badesaren 2019rako enplegu publikorako eskaintza onartzea eta argitaratzea.

– 2018ko azaroaren 28an, Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitateko ezohizko batzar nagusian adostu zen 2019ko lanpostuen zerrenda aldatu eta argitaratzea.

Hau dela eta, honi ekingo zaio:

– Eskaintza eta lanpostuen zerrenda argitaratzea Gipuzkoako eta Bizkaiko aldizkari ofizialetan, eta haren zati bat argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkuntzaren arabera.

Eibar, 2019ko otsailaren 21a.

PRESIDENTEA.


Azterketa dokumentala